72. oharra, 2001ko irailak 15
2001ko IRAILAK 11. ZERGATIK?
2001ko irailaren 11n mundu guztiak ikusi zuen giza tragedia bat eta drama handi bat, eta denok zur eta lur geratu ginen. Goizeko lehenengo orduetan lau hegazkin komertzial behituak izan ziren. Bahitzaileek, aiztoekin armatuta eta gutxienez haien arteko bat hegazkina gidatzeko gauza zela (behin airean zihoala), pilotuak alboratu (edo hil) eta helburu suizidetara zuzendu zituzten hegazkinak. Lauetatik hiru hegazkin jomugara iritsi ziren: New Yorkeko World Trade Centereko bi dorreak eta Pentagonoa Wahsingtonen.
Deposituetan metatu erregaia eta hegazkinek eraikinen kontra ze altueran egin behar zuten talka jakiteko adina ezagupen teknikoez baliatuta, bahitzaileek bi dorreak erabat birrintzea eta Pentagonoan kalte handiak eragitea lortu zuten. Orain arte jakin denaren arabera, ziur aski 5000tik gora hildako dira (inor ez da ausartzen kopuru zehatza esatera) eta askoz gehiago zaurituak eta traumatizatuak. Aire eremu estatubatuarra eta finantza erakundeak bere iharduerak bertan behera uzti behar izan dituzte, gutxienez aste honetan, eta kalteak zenbaezinak aurreikusten dira epe motz zein ertainean.
Eraso honen inguruan, lehenik eta behin bere zorroztasuna eta arrakasta nabarmena azpimarratu behar dira. Gizaseme talde bat, euren asteko lotura ideologikoarekin eta martirrak izateko amankomuneko borondatearekin, edozein zerbitzu sekreturen inbidia izango den ezkutuko ekintza batean hitza emanda. Estatu Batuetan sartzea lortu zuten, aiztoekin armatuta sartu ziren une beretsuan hegan jarri behar ziren lau hegazkinetan, haiek guztiak kontinente arteko hegaldietarako egokituta eta erregai kopuru handi bat gainean zutela. Hegazkinen jabe egin ziren, eta haietako hirurekin helburuan jotzen asmatu zuten. Ez CIAk, ez FBIk, ez inteligentzi militar estatubatuarrak ez beste inork ez zuen aldez aurreko berririk izan eta ezin izan zuen ezer ere egin erasoa geldiarazteko.
Eraso terroristak deitzen ditugunen artean historiako ekintza suntsizaileena izan zen. Beste inoiz ez ziren hil 400dik gora lagun. Pearl Harbor-en ere, behin eta berriro aipatua izan da, eta estatu baten indar militarrek zuzendutako erasoa izan zen, askoz jende gutxiago hil zen. Are gehiago, lehenengo Guda Zibilaz geroztik (1861-1865) Estatu Batuetan bertan gertatzen den aurreneko guda ekintza izan zen. Nahiz eta data haien ondotik guda askotan parte hartu duten -EEBB eta Espainia arteko guda, bi Mundu Gerrateak, Corea eta Vietnam- (beste guda "txikiagoak" ez aipatzeagatik), kasu guztietan borrokaldiak euren lurraldetik kanpo eman dira. Oraingoan guda ekintza New Yorkeko eta Washingtoneko kaleetan burutu izanaren ondorioz, herri estatubatuarra zur eta lur geratu zen.
Hortaz, galdera handia zera da: zergatik?. Ia mundu guztiak dio erasoen erantzulea Osama Bin Laden dela. Balizko gertagarria dirudi, izan ere berak aitortu du ekintza horiek burutzeko asmoa, eta agian etorkizun laburrean arduradun estatubatuarrek susmo horri eusteko frogaren bat aurkez dezakete. Jo dezagun zuzena dela. Ze helburu lortu nahi ditu Bin Ldenek era hain ikusgarrian Estatu Batuak ersotuz?. Tira, Bin Ladenentzat (eta beste batzuentzat) Estatu Batuek mundu osoan eta bereziki Ekialde Erdian burutzen dituzten erasoen aurreko gorroto eta mendeku adierazpena dela esan liteke.
Ekintza honekin gobernu estatubatuarra politikaz aldatzeko konbentzituko duela uste al izango du Bin Ladenek? Zalantzak gogorrak ditut pentsatzeko halako erantzuna aurreikusteko bezain inozoa izango denik. Bush lehendakariak dio erasoa "guda ekintzatzat" hartzen duela eta ziurrenera Bin Ladenek ere, bera bada ekintzaren bultzatzailea, gauza bera pentsatuko du. Gudak ez dira hasten estaia jarrera aldaketaz konbentzitzeko, horretara behartzeko baizik.
Bin Laden izango bagina bezala arrazoitu dezagun: zer erakutsi du erasoarekin?
Nabarmenena geratu dena da Estatu Batuek, munduko superpotentzia bakarra, gaitasun militar handiena duen Estatua, ez direla gauza izan eraso honen aurrean euren hiritarrak babesteko. Suposatuz berriro ere Bin Laden dela indar bultzatzailea, erakutsi nahi zuena, argi dago, Estatu Batuak paperezko tigre bat direla zen. Eta erakutsi, batez ere, herri estatubatuarrari eta bigarrenik mundu osoari (gainontzekoei). Orain hau agerikoa da estatubatuar gobernuarentzat zein Bin Ladenentzat. Hortxe erantzunaren koxka. Bush lehendakariak dio indarrez erantzungo duela, eta bi alderdien buruzagiek zalantzarik gabe onespen aberrizalea eskaini diote. Baina orain arrazoitu dezagun estatubatuar gobernuaren ikuspegitik, zer egin dezake?
Babes diplomatikoa edo erasoaren salaketak eta balizko edozein erantzunaren zilegitasuna lortzea errazena da. Hori da zehatz mehatz Estatu Idazkari Powelek egingo zuela iragarri zuena. Eta arrakasta lortzen ari da. NATOK esan du, hitzarmenaren 5. artikuloan oinarrituta, Estatu Batuen aurkako eraso militar batek (hala izendatzen dute gertaera) kide guztiak behartzen dituela erantzuneni babes militarra ematera, Estatu Batuek hala eskatzen badute. Munduko gobernu guztiek, Afganistan eta Ipar Coreakoak barne, erasoa salatu dute. Irak da salbuespen bakarra. Egia da herrialde arabe eta musulmanetako iritzi publikoak ez dietela halako atxekimendu berorik adierazi Estatu Batuei, baina hauek txikikeri hori ahaztuko dute.
Estatu Batuek halako babes diplomatikoa lortu izanak, eta agian aurrerago Nazio Batuen ebazpen batek, nekez beldurtuko du Bin Laden. Babes diplomatikoa ere ez da aski kontsolagarria izango estatubatuar herriarentzat, zeinak zerbait gehiago eskatuko duen. Eta gehiago horrek esan nahi du ia era ekidinezinean ekimen militarren bat. Baina zein?, nor bonbardatuko dute oraingoan hegazkin estatubatuarrek? Benetan Bin Laden badago erasoen atzean, balizko bi helburu baino ez daude, aurkitzen diren frogen arabera: Afganistan eta/edo Irak. Ze kalte eragingo dute? Erdi birrindutako Afanistanen ez dirudi pena merezi duenik bonba gehiago jaurtitzea. Eta Estatu Batuek erabaki dute Irak ez bonbardatzea gehiegi arrazoi askogatik, beste batzuen artean estatubatuarren bizitzak arriskuan ez jartzea. Agian herrialderen bat bonbardatuko da, baina horrek konbentzituko al ditu estatubatuar herria eta mundu osoa Esatau Batuek beldurgarriegiak direla erasotuak izateko zioaz? Zalantza gogorrak ditut.
Auziaren koxka da, hain zuzen, Estatu Batuek egin dezaketena ez dela asko. CIA urte luzez saiatu da Castro erahiltzen eta oraindik hor dago. Estatu Batuek urteak daramatzate Bin Ladenen bila, eta hor dago. Estatubatuar agenteek egunen batean Osama hiltzea litekena da, eta horrek antzeko ekintzak galga ditzake eta jende asko poztuko litzateke, baina arazoak zutik jarraituko luke.
Noski, egin dateken gauza bakarra politika eraren bat da, baina zein?. Hor, hitzarmenerako aukera guztiak desegiten dira Estatu Batuetan (edo zentzu orokorragoan mendebaldeko pan-ereduan). Belatzek diote honek frogatzen duela Sharon (eta egungo gobernu israeldarra) zuzen jokatzen ari dela: "haiek" denak dira terroristak eta aurre egiteko era bakarra esku gogorrarekin da. Orain arte ildo honek ez dizkio emaitza oso onak eman Sharoni; zergatik funtzionatu beharko luke hobe George W. Bushen eskuetan? Gai al da Bush ondorioen zama estatubatuar herriari ordainarazteko? Belatzen ildo horiek ez dira oso merkeak izaten. Beste alde batetik, usoei kostatzen ari zaie ikustaraztea hau "negoziazioaren" bidez konpon daitekeela. Negoziazioa norekin eta ze helbururekin?
Agian gertatzen ari dena da "guda" hau –horrela deitzen zaio aste honetan prentsan- ez dela ez irabaziko eta ez galduko, baizik eta besterik gabe jarraitu egingo duela. Segurtasun pertsonalaren desegiteak iparamerikar herria lehenengo aldiz kolpatzen duen errealiatatea izan diteke. Dagoeneko errealitatea zen munduko beste eremu batzuetan. Mundu-egituraren gorabehera hauen azpian dagoen erronka politikoa ez da zibilizazioa bastakeriaren aurkako gurutzada. Edo gutxienez jabetu behar gara bi aldeek uste dutela beraiek direla zibilizatuak eta besteak basatiak. Mundu egituraren krisia eta haren oinordeko izateko eraiki nahi dugun ereduaren inguruko borroka dira konpondu beharreko arazoak (1). Ez da afganistandar edo musulman edo beste edozein aurkari eta esatubatuarren arteko borroka bat. 2001ko irailaren 11 laister iraungiko da, askok esaten ari direnaren aurka, denbora asko iraungo duen borroka luze baten eta planeta honetako jende gehienarentzat aro iluna izango denaren baitako gertakizun txikia izango da.
Immanuel Wallerstein (2001ko irailak 15)
(1) Azaldu dut mundu-egituraren krisi bat bizitzen ari garela "Utopistics, or Historical Choices for the Twenty-first Century (NuevaYork, New Press, 1998)"n.
© Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu)
.